How · Nola egin aurrera eraldaketa digitalaren bidean

xabete​n eraldaketa digitalaren prozesu osoan zehar lagunduko zaitugu:

Jarduera sektoreak

Proiektuak

Mundua aldatuko duten heroien bila gabiltza #T1D

What · Zer pausu eman behar diren bidean aurrera egiteko

DMI/Digital Maturity Index

Heldutasun digitalaren ebaluazioa

Prozesu guztietan beharrezkoa da abiapuntua ezagutzea. Heldutasun digitalaren diagnostikoak eraldaketaren oinarrien arteko oreka erakutsiko dizu: ESTRATEGIA, KULTURA eta TEKNOLOGIA.

DR / Digital Race

Eraldaketa digitala emateko beharrezkoak diren pausuen definizioa

Behin abiapuntua ezagututa, kasu bakoitzari egokitzen den ekintza-plana zehazten dugu.

Plan honetan hainbat etapa sartzen dira: barne efizientzia irabaztea, zerbitzu osagarriak sortzea, bezeroengan inpaktua izango duten zerbitzu berriak diseinatzea eta negozio eredu berriak planteatzea.

DP / Digital Platform

Plataforma digitalaren diseinua eta inplementazioa

Zure informazioa modu errazean kontsultatzeko ingurune digitala, datu guztiak puntu bakarrean biltzen dituena, informazioa iturri guztiak bateratuz.

Ondorioz, lan dinamika bizkorragoak sortzen dira, erabaki zentzudunagoak hartzen baitira datuen argitasunari esker.

Enpresen beharrei erantzuten diegu gure X-Dwall plataformako moduluen bidez.

Nor gara · Who

Horrelakoak gara xabet​en:

ZINEZKOTASUNA, GERTUTASUNA, KONPROMEZUA, APALTASUNA.

Gure ametsa ingurune digital eta lehiakorra sortzea da. Teknologiaren bidez pertsonengan esperientzia eta emozio zirraragarriak sortzen ditugu. Ahalegina, pasioa eta maitasunaren bidez zure enpresaren taupada digitalak indartzen ditugu.

Ezagutu nahi gaituzu?

Oihana Mendizabal
Eraldaketa Zuzendaria –
Digital Impeller

Esperientzia enpresen efizientzia hobetzen eta kultura berritzailea sustatzen.

Alberto Conde
CEO eta Sortzailea –
Digital Influencer

Makinen mantentze lanetan aditua, jarduera digital aipagarriarekin Europan.

Xabier Etxeberria
Negozio Zuzendaria eta sortzailea –
Business Influencer

Jarduera zabala eta ezaguna exekutibo aditu bezala, arrakasta internazionalarekin.

10 urte baino gehiagoko esperientzia proiektu digitalekin maila internazionalean.
Diziplina anitzeko taldea, eraldaketak dakartzan erronkei aurre egiteko baliabideekin.

Partner Community

Argi daukagu eraldaketaren bidea oso ezberdina izan daitekela enpresa bakoitzarentzat, sarritan gure gaitasunetatik kanpo dauden erronkak sortuz. Askotan ez da nahikoa gure bezeroek baino gehiago jakitea, gaia menderatu beharra dago balioa eskaintzeko. Hori dela eta xabet-eko Partner Community-a jarri dugu martxan, gure  gaitasunak osatuko dituzten pertsonak bilduko dituena, guretzat funtsezkoak diren gaietan aholkatzeko eta eguneratzeko. Ez dago arrakasta bermatzeko modu hoberik profesional adituenekin lan egitea baino.

Jorge Campanillas
Iurismática Abogados / Eventosjurídicos.com

Zuzenbide Teknologikoan aditua

Fran Chuan
Dícere Global / InnoQuotient

Berrikuntzaren kulturan aditua

José Manuel García Gavilán
Google Cloud

Teknologian aditua

Gurekin lan egin nahi duzu?

Talent

Pertsonengan sinesten dugu. Zinezko pertsonetan, gauzak ondo edo gaizki badoaz ere ondoan dauzkazunetan.

Akatsak denon artean onartzen ditugu, eta arrakastak guztien ospakizunak dira. Ez ditugu hierarkian oinarritutako harremanak gustoko. Lidergoa lanaren eta jarreraren emaitza da, ez dugu inposatzen.
Familiarteko lan giroa sustatzen dugu, ondo pasatzea betebehar bihurtuz. Azken finean badakigu eta gure alaitasuna bezeroek ere sentitzen dutela. Ezinbestekoa da jokabide hau etorkizunarekiko daukagun kompromezua bermatu ahal izateko.

Balore hauei esker, egunerokoan aurkitzen ditugun erronka teknologokoei aurre egiteko gai gara, errentagarritasuna lortuz.

Lan eskaintzak

Journal

Zertan gabiltza, zer pentsatzen dugu, nola jokatzen dugu, nor, zergatik, noiz...

    Enpresa

    • ZUATZU, Juan Fermin Gilisagasti 2
      PIA Eraikina Of.312 · 20018 DONOSTIA
    • info@xabet.net
    • Tel : +(34) 688 868 831

    Harremanetan jarri

    Empresa

    • ZUATZU, Juan Fermin Gilisagasti 2
      Edificio PIA Of.312 · 20018 DONOSTIA
    • info@xabet.net
    • Tel : +(34) 666 777 888